Maiatzean hasiko dira pala txapelketako kanporaketak

plaentxia_com 2011ko api. 5a, 14:42

Azkenean 16 bikotek hartuko dute parte torturen aurkako txapelketan. 

 
 
 
 
 
 
 
 
Behin bikoteak zehaztuta, partiduetan pentsatzen egongo dira aurtengo 32 partehartzaileak. Lau taldetan banatu dituzte eta talde bakoitza lau bikotez osatuta egongo da. Horrela, bakoitzak 6 partidu jokatu beharko ditu bere taldeko beste bikoteen aurka.
 
Lehenengo fasea aste santutik bueltan jokatuko dute, maiatza hasieran. Bigarren fasera talde bakoitzeko bi bikote onenak pasatuko dira eta ekaina erdialdean ekingo diote fase honi.
 
Torturaren Aurkako Emakumeen Pala Txapelketako partiduak San Andresko frontoian jokatuko dituzte, bere seigarren urteurrenean. Behean iazko argazkiak:
 
pala.19.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
pala32.jpg
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.