Hurrengoan izan beharko du

plaentxia_com 2011ko api. 4a, 15:08
Xala eta Barriolak 22-19 galdu zuten Olaizola eta Beginoren aurka. Ondorioz, nahiz zapatuan Laskuk irabazi, finalak ihes egin die. Datorren urtean izan beharko du!
 
 
 
 
 
 
 
 
Pilotari plaentxiarrak bere esku zegoen guztia egin du Binakako Txapelketako finalera heltzeko. Sebastien Gonzalez bikotekide, 22-14 ganoraz garaitu zituzten zapatuan Irujo eta Merino. Hala ere, biharamunean erabakiko zen finalean zein bikotek jokatuko zuen. Horretarako, atzo, Xala eta Barriolak irabazi egin behar zioten Olaizola II eta Beginori. Ordea, 22-19 galdu zuten eta finalak ihes egin die Sebas eta Aritzi.
 
Binakakoaren finala apirilaren 17an Bilboko Bizkaian 
Xala-Barriola eta Olaizola II-Beginok  jokatuko dute Binakako Finala. Bilboko Bizkaia frontoian izango da, apirilaren 17an.
 
"Konformatzen naiz lortutakuakin"
Aritzengana jo du gune honek iritzi bila. Pilotariak aitortu du txapelketa aurretik galdu zituzten partiduek baldintzatu dutela dena: "Xala eta Barriolan aurka galdu genduan Eibarren eta gero Aimarren-eta aurka be bai Labriten. Horrek bi porrotek zaildu zeskuen finalera sailkatzia". Dana dala, gustora geratu da egindakoarekin: "Txapelketa luzia izan da baina oso ondo ibili naizela uste dot. Lesinuak errespetatu nabe, joku ona egin dogu eta konformatzen naiz lortutakuakin, gustora geratu naiz". Sebastian bikote eta lagun ona duela eta bere ondoan pozik aritu dela esan du Laskurainek. 
 
Arnasa hartzeko betarik apenas izango du Aritzek, hurrengo partidua domeka honetan jokatuko baitu Bilbon, Titin III bikote eta Berasaluze VIII-Apraiz aurkari dituela.
Sarrerak erosteko jo www.aspe.com helbidera.

 
FUTBOLA
"A" Erregionalak lider jarraitzen du bere taldean, baina azken asteburuan puntu bakarra lortu du eta atzetik dituen taldeei dien aldea haunditzerik ez du izan. Usurbilen zelaian (sailkapenean 2.a) bana berdindu zuten Sorakoek. Sailkapenean lehenengo mantentzen dira eta atzetik Usurbil bera eta Anaitasuna daude, hauek ere 29 puntu dituzte. 
 
KOPAko LEHIAKETA
Beste ligaxka honetan Sorako "B" Erregionalek 0-2 galdu zuten Mutrikuren aurka. Jubenilek hutsna (0-0) berdindu zuten Ilintxaren aurka Ezozin jokatutako partiduan eta Kadeteek goleada jaso zuten Aretxabaleta "B"-ren zelaian, 5-1eko emaitzarekin.
 
  • Datozen partiduak
IGOERA FASEA
"A" Erregionala - Gure Txokoa
KOPA
"B" Erregionala: atsedena
Aretxabaleta "B" - Jubenilak
Kadeteak - Bergara "B"