Korrikako materiala internet bidez eskuragarri

plaentxia_com 2011ko api. 1a, 20:24
Aurten denda ibiltaria ez da Soraluzera etorriko baina sarean eta hainbat herritan dago produktuok erosteko aukera.
 
 
  
 
 
Korrikako antolatzaileek jakitera eman dute 17. edizioko materiala internetez eskuratzeko aukera dagoela. Esan dutenez, hasiera batean Soraluzera denda ibiltari bat ekartzeko asmoa zegoen. Baina material gehiena saldu denez aurten ez da zuzenean horrelakorik herrira ekarriko. Horregatik barkamena eskatu diete soraluzetarrei.
 
Dena dela, herritik gertu produktuok non aurkitu daitezkeen zabaltzeko eskatu dute:
 
Herritik hurbil:
  • EIBARren: PITXIAK denda. Zuloagatarren 9 kalean.
 
Korrika dendak
  • BILBOn: Somera kalea, 4. 
  • DONOSTIAn: Aldamar kalea, 1.
  • IRUÑEAn: San Anton kalea, 26.
  • LEKEITIOn: Paskual Abaroa etorbidea, eskolapean. 
  • MARKINAn: Goiko Portala, 3. 
  • ONDARROAn: Erakusketa aretoan, Alamedan.
  • PORTUGALETEn: Salcedo kalea, 3.
Ordutegiak: Eguen/barixakuetan 17etatik 20etara. Zapatuetan 10etatik 13.30era eta 17etatik 20etara.
 
Erosi sarean!
Puntu hauetaz gain, etxetik mugitu gabe ere eskuratu daiteke materiala honako helbidean: www.euskalherrikoplaza.com/ekoizlea/korrika17