Bihar egingo dituzte emakume pala txapelketako bikoteak

plaentxia_com 2011ko mar. 29a, 13:07

Seigarren urtea bete du torturaren aurkako txapelketak. Aurten 15 bikotek hartuko dute parte. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Torturaren aurkako emakumeen pala txapelketak bere seigarren urtea beteko du aurten. Dagoeneko 30 lagunek eman dute izena eta orain bikoteak egitea falta da. Bihar arratsaldean zotz eginda zehaztuko dituzte, 15 guztira, eta partiduen egutegia ere antolatuko dute. Arranon izango da, 19.00etan. 
 
Txapelketak bi hilabete inguru iraungo du eta finala betiko moduan San Andresen jokatuko dute. 
 
Bilera deialdia
MARTXOAK 30
ARRANO TABERNAN
19.00etan
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.