Eibar Kirol Elkarteko Fran Garagarzak "Los padres también juegan" hitzaldia eskainiko du gaur Zinea

plaentxia_com 2011ko mar. 28a, 15:01
Gurasoek futbolean jokatzen duten papera zein den eta zein izan beharko lukeen aztertuko dute. Argazkian Eibarren Garagarzak eta Imanol Etxeberriak emandako hitzaldi bat. Eibar K. E.
 
 
 
 
Gaur arratsaldeko19.00etan Eibar Kirol Elkarteko koordinatzaile Fran Garagarzak hitzaldia eskainiko du Zinean. Gai nagusia futbolean aritzen diren umeen gurasoek ze paper jokatzen duten aztertzea izango da. Dituzten jarrerak ikusi eta horiek umeengan duten garrantzia azpimarratuko dute, hortik dator hitzaldiaren izenburua: "Los padres también juegan". Mundu horretan denek parte hartzen dutela esateko modua.
 
Horrez gain ikuspuntu zabalago bat eskaintzen saiatuko da Garagarza, futbolaren errealitatea zein den ikustaraziz eta horren gainean aholkuak eman eta hausnarketa egingo du. 
 
Hitzaldia Soraluze Futbol Taldeak eta Eibar Kirol Elkarteak duten hitzarmenari esker antolatu dute.