Erregionalek lidergoa berreskuratu dute Landetxaren aurkako partiduan

plaentxia_com 2011ko mar. 28a, 14:09
Pilotan, Gonzalez eta Laskuraini Binakako finalera sailkatzea zaildu egin zaie. Argazkia Luki H.
 
 
 
 
 
 
 
Azken jardunaldian Sorako "A" Erregionalak Landetxa garaitu zuten Ezozin 5-1-eko emaitzaz. Hiru puntuak bere taldeko sailkapenean lidergoa berreskuratzeko balio izan die. Hurrengo asteburuko neurketan Usurbilen aurka lehiatuko dira, bigarrenak sailkapenean. Mendean hartzen asmatzen duten duten ikusi behar. 
 
Sailkapena:
Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   SORALUZE C.F. 28   12   9   1   2   0   36   9  
2   USURBIL F.T. 28   12   9   1   2   0   30   17  
3   ANAITASUNA F.T. "B" 26   12   8   2   2   0   27   11  
4   BERGARA K.E. "B" 23   12   7   2   3   0   38   19  
5   BEASAIN S.D. 19   12   6   1   5   0   24   21  
6   GURE TXOKOA K.K.E. 15   12   4   3   5   0   23   21  
7   OSTADAR F.T. "B" 14   12   4   2   6   0   17   35  
8   LANDETXA C.D. 12   12   4   0   8   0   15   33  
9   MARTUTENE K.E. "B" 5   12   1   2   9   0   14   32  
10   ASOLEUS 3   12   1   0   11   0   11   37  
KIROLAK.NET
 
Kopako ligaxkan ez dira horren emaitza onak izan. "B" Erregionalek Aretxabaleta "C", liderraren aurka jokatu zuten aurkariaren zelaian, eta 5-1 galdu. Punturik gabe, lehenarenganako aldea haunditu egin zaie Erregionaleko mutilei.
 
Jubenilek puntu bat eskuratu zuten Ilintxaren aurka hutsna (0-0) berdinduta. Aparteko lorpena ez dirudien arren, kontuan izan behar da sailkapenaren buruan daudela Ilintxakoak, eta beraz, puntua ondo lortutakoa eta ondo-etorria da. 19 puntu dituzte Sorako mutilek eta laugarrenak dira sailkapenean. 
 
Sailkapena:
Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   ILINTXA S.D. 26   11   8   2   1   0   50   8  
2   UROLA K.E. "B" 24   11   8   0   3   0   26   20  
3   ZESTOA K.B. 20   11   6   2   3   0   32   27  
4   SORALUZE C.F. 19   11   6   1   4   0   23   20  
5   ARETXABALETA KE "B" 17   11   5   2   4   0   29   14  
6   EIBARTARRAK F.T. "B" 12   11   3   3   5   0   17   22  
7   ARIZMENDI K.E UDA "B" 6   11   2   0   9   0   15   53  
8   BERGARA K.E. "B" 2   11   0   2   9   0   7   35  
 
Amaitzeko, Sorako Kadeteek porrota izan zuten Aretxabaleta "C"-ren aurka; 5 eta 1, erraz garaitu zituzten. Hurrengo neurketan etxeko zelaian izango da, Bergara "B"-ren kontra. 
 
Datozen neurketak
IGOERA FASEA
Usurbil- "A" Erregionalak 
KOPA
"B" Erregionalak - Mutriku
Aretxabaleta "B" -Jubenilak
Kadeteak - Bergara "B"
 
PILOTA: Gonzalez eta Laskurainei zaildu egin zaie Binakako finalera sailkatzea 
Binakako Txapelketa gori-gorian dago azken asteburuko emaitzen ondorioz. Gonzalez eta Laskurainek Olaizola II eta Beginoren aurka jokatu zuten Iruñeko Labriten. 22-19 Asegarcekoak izan ziren garaile.
 
Aspekoei zaildu egin zaie Binakako Finalerako txartela eskuratzeko bidea. Finala jokatu ahal izateko, hurrengo partidan gutxienez 15 tanto egin beharko dituzte eta gainera, Xala eta Barriolak irabazi egin behar dute euren hurrengo partidua. Horrela dago egoera lau bikoteentzako:
 
Binakako finalean sartzeko baldintzak, bikoteka
  • XALA-BARRIOLA 15 tanto egin 
  • IRUJO - MERINO Irabazi
  • OLAIZOLA II - BEGINO 22-14 Irabazi
  • GONZALEZ - LASKURAIN 22-15 Irabazi + Xala - Barriolak irabazi