"Beste animalia batzuk" Antonio Valenciaren argazkiz osatutako erakusteta kiroldegian

plaentxia_com 2011ko mar. 23a, 16:00
Argazkilariak Espainiako mendietako 35 espezie jaso ditu erretratuetan.
 
 
 
 
 
 
 
 
Herri txikia izan arren, arteak badu protagonismoa Soraluzen. Oreka Art aretoak aurrera darrai hainbat diziplina jorratzen dituzten artistak ekartzen. Azkena, Bingen de Pedroren "Luz oculta" izeneko erakusketa.
 
Kiroldegiko erakustaretoa ere bada artelekua. Joan den astean, "Beste animalia batzuk" Antonio Valenciaren argazkiz osatutako erakusketa ipini dute bertan. Antolatzailea Kontrargi Argazki Kolektiboa da.
 
Irungoa bera, azken 15 urteetan egindako lana erakustera etorri da. Espainiako parajeetako 35 espezieren erretratuak lortu ditu, horietako batzuk begibistaz ikusteko zailak diren intsektuenak: armiarmak, erleak, tximeletak, euliak... 
 
Autodidakta da Valencia, baina ez dirudi. 21 urtez dihardu argazkiak ateratzen, kamara eskuan hartuta momentu zehatzak jasotzen. Erakusketa hilaren 31ra arte egongo da zabalik honako ordutegian: 
 
ORDUTEGIA:
Astegunetan, 19etatik 20.30era. 
Asteburuetan, 12etatik 13.30era. 
 
valencia2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
valencia1.jpg