Euskaraz bizitzearen aldeko egitarau zabala Korrikarako

plaentxia_com 2011ko mar. 22a, 15:09
Mendi martxa, pelota partidua, Euskaraz Bizi Eguna, Xabier Leteren omenezko ekitaldia... denetariko ekimenak batu dituzte Korrikaren 17. edizioaren harira. Argazkian Xabier Leteren omenaldiko antolatzaile taldea.
 
 
Korrikaren 17. edizioa apirilaren 13an pasatuko da Soraluzetik. Martxa heldu bitartean Korrika Kulturaleko ekimenek hartuko dute herria. Egitarau bete-betea prestatu dute datozen asteei begira. Herriko eragile mordoak hartu du parte antolakuntzan eta eman ditu bere fruituak: kantu afaria, mendi martxa, Euskaraz Bizi Eguna (egun guztiko egitarauarekin), pilota partidua, euskarazko film laburren emanaldia... Denetariko ekimenak beraz, Korrikaren 17. edizioaren aitzakian.
 
Lehenengo ekimena, eguenean Gaztetxean egingo den kantu afaria izango da. Giro onean abesteko aukera egongo dela-eta Kulturalak jendea animatu du bertan parte hartzera.
 
Eman begiratua eta hartu parte!!!
 
KORRIKA KULTURALA SORALUZEN
Egitaraua:

  • MARTXOAren 24an, eguena:
    • KANTU AFARIXA.
    • 20.30ean Gaztetxian
      • *Izena emotia: Gaztetxian, Arranuan eta Gaztelupian
      • *Kantuak aukeratzeko, Gaztetxian.

  • MARTXOAren 27an, domeka:
    • MENDI MARTXA.
    • Deba-Lastur-Deba. Historia ikuspegitik eskualdea ezagutzen.
    • 09.40an, Debako tren geltokian.

  • MARTXOAren 30ean, eguaztena:
    • UDABERRI KONTZERTUA Musika Eskolaren eskutik.
    • 19.00etan Zine Aretoan

  • MARTXOAren 31an, eguena:
    • SEKULA BAI antzezlana
    • 20.30ean, Eibarko Coliseoan

  • APIRILAren 1ean, barixakua:
    • AIN_1 taldearen ikuskizuna: poesia, musika eta dantza.
    • 22.30ean, Zine Aretoan

  • APIRILAren 2an, zapatua:
    • EUSKARAZ BIZI EGUNA
      • 11.30ean, Haurrentzako pailazoak Frontoian
      • 11.30ean, EHE 30 urte, hitzaldi-dokumentala, parrokiako lokalean
      • 13.00etan, Dantza ikuskizuna, Zubixan
      • 13.30ean, Euskararekin jolasean, Gaztetxean
      • 15.00etan, Herri bazkaria, Kalebarrenen
      • Ondoren, bazkal oste zoragarria Berni kantautorearekin.
      • 19.00etan, Xero Xietterekin erromerixia, Zubixan
    • *Bazkarirako txartelak salgai: Iratxo, AEK, Arrano eta Gaztelupian

  • APIRILAren 6an, eguaztena:
    • EUSKARAZKO FILM LABURRAK
    • 20.00etan, Zine Aretoan

  • APIRILAren 9an, zapatua:
    • PELOTA PARTIDUAK
      • 12.00etan, Kiroldegiko frontoian
    • XABIER LETEN OMENEZKO HERRI KANTALDIXA
      • 22.00etan, Zine Aretoan
      • *Sarrerak erosteko: Kiroldegian

  • APIRILAren 12an, martitzena
    • HITZALDIA: "Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena".
    • 19.00etan, Gaztetxian

  • APIRILAren 13an, eguaztena
    • KORRIKA EGUNA
      • 15.30ean Korrika txikia
      • 16.30ean Jolas eta eskulanak guztiok elkarrekin, Plaza Zaharrean
      • 18.30ean Musikaz-dantzaz, beroketak! Plaza Zaharrean
      • 19.30ean, Ongi etorri Korrika!

  • APIRILAren 17an, domeka
    • KORRIKA AMAIERA DONOSTIAN
    • Danok Donostiara!!!!
 
ANTOLATZAILEA: KorrikaBatzordea / LAGUNTZAILEAK: Herriko hainbat elkarte
 
 euskalakari.jpg