Sagardotegira irteera giro bikainean joan zen

plaentxia_com 2011ko mar. 15a, 14:44
Txuri urdinek ere edarto pasatu dute urteurrenen ospakizunean.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Joan den asteburua kirol jardunaldiaz gain ospakizunik ez da falta izan. Pil-pileanek antolatzen duen sagardotegira 36 lagun joan ziren. Eguerdian irten zen autobusa Urnietako Altuna sagardotegira. Bertan bazkaldu eta gero Hernanira ere joateko aukera izan zuten. Hemen iruditan zapatuko irteera. Argazkiak: Jon Oregi.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Bestetik, Soraluzeko Txuri-urdinek euren 8. urteurrena ospatu zuten. Zapatuan Elgoibarko Mausitxa txarangak kaleak alaitu zituen, puzgarriak ere ipini zituzten umeendako. Bazkalostean kale antzerkiaz gozatu zuten txikienek eta domekan erreala ikustera joan ziren. Argazkirik lortu ez dugun arren, aipatu behar da domekan 300 ume etorri zirela inguruko herrietatik Ibilaldi Neurtua egitera. Eguraldi ona egin zuen eta pozik agertu ziren antolatzaileak zein mendizaleak.
 
Argazkiak: Luis Gonzalez, Carlos de Cos.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}