Soraluzeko txuri-urdinek 8. urteurrena ospatuko dute asteburuan

plaentxia_com 2011ko mar. 11a, 13:53
Errealzaleek bihar eta etzi egingo dituzte ospakizunak. Domekan, Reala-Malaga partidura joango dira euren taldea animatzera. Iaz ateratako bazkideen talde argazkia.
 
 
 
 
 
Bi eguneko egitaraua antolatu dute Soraluzeko errealzaleek urteurrena ospatzeko. Bihar puzgarriak, buruhaundiak antolatu dituzte. Eguerdian talde argazkia aterako dute segidan Txurrukara joango dira bazkaltzera eta arratsaldean, "Txirrimurri eta morritoston zirkuan" kale antzerkiaz gozatuko dute. Domekan berriz, errealak Malagaren aurka duen partidura joango dira. Sarrera eta autobusean lekua eskuratu dutenak, 15.15etan irtengo dira Estaziñotik Donostiara.
 
Josefina Pardo errealzalea gogoan
Antolatzaileek gogoan izan nahi dute duela hilabete hil zen Josefina Pardo, Soraluze Txuri-urdin elkarteko kidea eta laguna: "Asteburuko ekitaldietan gogoan izango dugu" esan dute antolatzaileek.
 
Batzar Orokorra martxoaren 17an
Datorren eguenean, elkarteak batzar orokorra egingo du Txoko Kafetegian, arratsaldeko 19.30ean.
 
 
  • Martxoak 12, zapatua
11tan Salda, txorizoa eta ardoa Plaza Zaharrean. 
12etatik 14etara eta 16etatik 19etara Puzgarriak Plaza Zaharrean. 
12.30ean, Buruhaundiak txikientzat. 
13ean, Bazkide taldearen argazkia.
13.15etan, "Poteo mundiala" txaranga batek girotuta.
14.30ean, Bazkaria Txurruka jatetxean.
17.30ean, Antzerkia Plaza Zaharrean.
 
  • Martxoak 13, domeka
Anoetara Reala-Malaga partidua ikustera.
 
  • Martxoak 17, eguena
19.30ean Batzar Orokorra Txoko kafetegian.