Domekan ibilaldi neurtua egingo dute Soraluzen

plaentxia_com 2011ko mar. 11a, 13:01
Antolatzaileek inguruko herrietako 200 ume inguru espero dituzte.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gipuzkoako Mendi Federazioak urtero egiten duen ibilaldi neurtuen proba, domeka honetan izango da Soraluzen. Gipuzkoako beste lau herritan ere egingo dute, Lezo, Billabona, Azpeitia, Beasainen.
 
Soraluzen 200 bat ume espero dituzte, bailaratik eta inguruko herrietako mendi elkarteetatik etorriko direnak. Kontzejupetik irtengo dira, goizeko 9etan. Hamar kilometroko ibilbidea ondorengoa izango da: San Andrestik Azkabeitxira, (nagusienak Atxolinera igoko dira) eta Urkiazelain salda eta txorizoa hartuko dute. Handik Ezozira jaitsi eta Mendotz-tik pasatu eta gero udaletxean amaituko dute mendi itzulia. Kontrol bakoitzean egindako denbora paperean apuntatuko diete talde bakoitzari.
 
Froga honetan mendian bakoitzak duen erregulartasuna kontrolatzeko kontrol puntuak ipintzen dituzte  (horixe baita bizkortasunaren gainetik hobesten dena) eta kontrol puntu batetik bestera gutxieneko denbora bat egin beharko dute partehartzaileek. Taldeka banatuko dituzte, 6 lagun inguruko taldetan eta begirale batek lagunduta.