Soraluze eta Deba udan lotzen dituen autobus zerbitzua erregularra izango da

plaentxia_com 2011ko mar. 10a, 12:11
Euskotren garraio konpainiak jakinarazi duenez, udan Soraluze eta Deba lotzen zituen autobus zerbitzua finkoa izango da hemendik aurrera eta autobusak erregularki ibiliko dira bi herri hauen artean. Horrez gain, Soraluze eta Mendaroko Ospitalea batzen dituen zerbitzua ere mantendu egingo dute.