Ipuin kontalari saioa izango da gaur Arranon

plaentxia_com 2011ko mar. 10a, 11:28
Zurrumurruka antzerki konpainiak eskainiko du gaurko saioa.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zurrumurruka antzerki taldeko Irati Treviñok ipuin kontaketa egingo du gaur Arrano tabernan arratsaldeko 17.30ean. Antzerki taldeak deskribatzen duen moduan "ipuin bat bidaia bat da, ipuin bat zuhaitz bat da, adarrez adar hedatzen den istorio bat. Ipuin bat mundu bat da eta bertan barneratzea gozamen bat beti". Umeei zuzendutako kontaketa izango da.
 
Zurrumurruka-z gehiago jakiteko jo euren webgunera: http://www.zurrumurruka.com/