"Tennessee" taldeak irabazi du aratusteetako play-back mozorro lehiaketa

plaentxia_com 2011ko mar. 9a, 16:17
Euskarazko abesti onenari saria "Hawaiiko surflariak" taldeak irabazi zuen.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aratusteen azken eguna izan zen atzokoa, baina ez nolanahikoa. Frontoia gaztetxoz eta beraien gurasoz bete zen, gehienak mozorrotuta, play-back mozorro lehiaketa ikusteko prest. Gaztetxoen mailan hiru taldek hartu zuten parte, iazko partehartzearen erdia izan da aurten.
 
Koreografia onenari lehen saria eta 100 euroak "Tennessee" taldeak irabazi zituen. Bigarren "Hawaiko surflariak" izan ziren, hauek eraman zuten baita Euskarazko abesti onenari saria. Horien atzetik "The servant girls" saritu zituen epaimahaiak.
 
Gauean helduen txapelketa jokatu zen. Bakarkako lehian parte hartze bakarra izan zen, Carmen Salgadok egin zuen dantza eta berak eraman zituen 75 euroak. Talde mailan berriz, 100 euroak "Bananeitors" taldeak eraman zituen. Bigarren, "Iratxoak" geratu ziren eta 75 euro jaso zituen.
 
 Aratusteei agur esan beharko diegu, datorren urtera arte. Ordura bitartean ikusi 2011ko aratusteetako argazki guztiak MEDIATEKAN!
 
Parte hartzaile guztiak:
{mosimage} 
 
"Tennessee" play-back-eko txapeldunak.
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
"Hawaiiko surflariak" azpitxapeldunak.
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
"The servant girls" hirugarren postuan sailkatu ziren.
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Jendetza batu zen koreografiak ikustera.
{mosimage}