Martxoaren 8 koloretsua

plaentxia_com 2011ko mar. 9a, 12:19
"Gainditu dezagun menperatzen gaituena" lelodun pankartari eutsi zioten atzo Plaza Barrian.
 
 
 
 
 
 
 
Martxoaren 8 egun berezia izan zen atzokoa. Euskal Herriko hiri eta herrietan bezala, emakumearen nazioarteko egunak eta aratosteetako martitzenak bat egin zuten. Horrela, Soraluzen ere, elkarretaratze koloretsua egin zuten Plaza Barrian. Mozorrotuta eta alai, "Gainditu dezagun menperatzen gaituena" lelodun kartelari eutsi zioten herriko alkate Jose Luis Arizagak, Larraitz Lakuesta, Mikel Santiago eta Roke Akizu zinegotziek; baita udaleko berdintasun teknikaria den Yoana Azpitartek ere. 
 
martxoak8_1.jpg