Igoera fasean bikain dabiltza Erregionalak

plaentxia_com 2011ko mar. 8a, 14:17
Sorako talde guztiek eskuratu dituzte hiru puntuak Jubenilak izan ezik. Argazkian Sorako "A" Erregionalak Bergaran. Luki H.
 
 
 
 
 
 
 
Erregionalak Igoera Fase txukuna egiten dihardute. Azken lehia Bergara "B"-ren aurka jokatu zuten eta 0-1 irabazi. Sailkapenean bigarren postuari eusten jarraitzen diote. Usurbil lider, 24 punturekin, Sorak 22 eta Bergara "B"-k 19. 
 
Kopako lehiaketan "B" Erregionalek ere irabazi egin zuten, 3-1 Zarautzen aurrean. Kadeteek ere hiru puntuak eskuratu zituzten, 2-0 Arizmendi Uda-ren aurka. Azken jardunaldian porrot egin duen talde bakarra Jubenilena izan da, Unbeko zelaian Eibartarrak "B"-ren aurka 4-1 galdu eta gero. 
 
Datozen neurketak
Martxoak 12
IGOERA FASEA
Ostadar "B" - "A" Erregionalak
 
KOPA 
Erregionalak "B" - Trintxerpe
Jubenilak - Zestoa
Ilintxa - Kadeteak