Euskaraz Bizi Egunera joateko autobusa antolatu dute

plaentxia_com 2011ko mar. 14a, 02:00

Egun guztiko egitarau konpletoa egongo da Gernika-Lumon. Autobusean izena emateko Arrano eta Gaztelupera jo behar da.

 
 
 
 
 
 
Datorren martxoaren 19an Euskaraz Bizi Eguna ospatuko du EHEk Gernika-Lumon. Soraluzeko EHE elkarteak bertara joateko autobusa antolatu du, 10.30ean Estaziñotik irtengo da. Izena emateko jo Arrano edo Gaztelupera.
 
Bertso bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak 
Egun guztiko egitaraua antolatu dute. Goizeko 11etatik aurrera erakusketak, kale animazioa, sokatira saioa egongo dira eta "Izan, egin, eragin" dokumentala ikusteko aukera ere egongo da.
 
Eguardian bertso bazkaria antolatu dute, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Ander Elortegi eta Beñat Ugartetxearekin. Arratsalderako berriz, "Sasi guztien gainetik euskeraz bizi!" lelopean manifestazioa egingo da eta gauean berriz, Betagarri, Sarkor eta Joxpa taldeek kontzertua eskainiko dute.
 
Informazio zehatzagoa: www.euskalherrianeuskaraz.com 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.