Unai Larreategi: “Euskaldunok euskeraz bizitzeko hautua egin bihar dogu”

plaentxia_com 2011ko ots. 11a, 02:00
Soraluzeko EHE-ko Olaitz Lasa eta elkarteko ordezkari nagusietako bat den Unai Larreategirekin manifestuaz eta Soraluzeko egoeraz mintzatu gara.


 

 

 

 

Unai Larreategi:“Euskaldunok euskeraz bizitzeko hautua egin bihar dogu”


31urte beteko dittu aurten EHEk. Zegaittik sortu zan?

Orduan elkartia sortu zebenek dinuegarai berezixak zirala. Hego Euskal Herrixan trantsizino fasian zerenkokatuta eta jende batek egoera haretan euskerian kontrako eraso etaabarrak bukatuko zirala uste zeban. Orduan EHE sortu zeban jendiahorrekiko kritikua zan. Ikusten zeben aldaketak emongo zirala bainaberreuskalduntze prozesua, euskararen normalizazioa, egondako erasueksortutako zaurixei eta atzerapausuei buelta emoteko lanian jarraittubiharra egongo zala. Kezka horretatik abiatuta elkartzen da jende bateta EHE lema hartuta, sinplia baina erraz ulertzekua, eta hortiktiraka gaur egun arte.


Ahaliketa azkarren suizidatzeko asmoa” zeukan mugimenduak bizi-bizirikjarraitzen dau.

Egixa esanda guk esaten dogu herrihonek asimilazino prozesua jasaten diharduela urte luzietan, ez 31hauetan bakarrik. Lehenagokuak dira istorixak bai hizkuntzaordezkatzeko kontuei lotutakuak, hainbat politika eta debeku...Horrek herri honetan oso sakona dan zaurixa laga dabe. Horri bueltiaemotia nahi badotsagu, gaur egunian ezinezkua emoten daben herrieuskaldun hori lortu eta pausuak emon nahi badira gauza asko eginbihar dira. Guk baloratzen doguna da, 31 urte honetan herrieuskaldunari begirako benetako aldaketarik ez dala planteatu izan.Orduan, martxa hontan auskalo zenbat urte biharko dan normalidadebatera, euskeraz bizi dan herri batera, heltzeko. Horregaittikplanteatzen doguna da, benetako aldaketak emon bihar dirala, aldaketaesanguratsuak, EHE luzerako ez juateko.


Asimilazioprozesua aittatu dozu. Zela ulertarazi euskaldunari harrotasunezjokatu ahal dabela? Zela eragin euskaldunagan?

Oso gauza konplikatua da hori. Askotankriston analisixak eta irakurketak egitten dittugu, baina lehen esandoten moduan, asimilazino prozesuak eragin ezabatzeko aldaketasakonak emon bihar dira. Orokorrian, baina baitta arlo pertsonalianbe. Zegaittik? Egoera anormal batian bizi garalako euskaldunok.Euskeraz bizi nahi dogu, baina gure inguruak normalian ez dau guknahi dogun moduan erantzuten. Kontua da baina, egoera anormal hori,normaltzat daukagula ez dogulako beste egoerarik ezagutu izan. Orduanpentsatzen jaku askotan ameskerixak dfirala beste zeozeren ingurukojardunak... “Ez daki eta!...” edo “Ze egingo dotsagu ba!”.Horrek gauzok oso normaltzat hartzen dira eta ondorixoz zuk hartzendittuzun jokabidiak eta jarrerak be horren parekuak dira.


Poliki-poliki, nagusi dan hizkuntzaeta horren hiztunak gero eta estatus senduagua hartzen doiaz etahorrekin batera, jendian hartian, herrixan, idea batzuk sortzen dira.Egoera batzuen aurrian ze jokaera bide diran errespetuzkuak etazeintzuk ez eta abar. Lau euskaldun egon, erdaldun bat dator etanormalena eta errespetuzkuena, danak erderara pasatzia da.Euskaldunak geure artian be esaten, “baina ze zabiz! Ez daki!”...Noiz arte hola? Hori da gure helburua? Geu garan horri uko noiz arteegin biar dotsagu? Horri bueltia emotia oso konplikatua da.


Euskerazbizitzeko hautua egin bihar ei dogu euskaldunok.

Sasi artian definitzen dogun egungoegoera horretatik urtetzeko garrantzizko bi kontu markatzen dittugu.Lelengua, euskeraz bizitzeko nahixa egon egin bihar dala. Eta beraz,hori elikatu, erabaki horrek hartu eta benetan euskaldunak baldinbagara euskeraz bizitzeko apostua egin egin bihar dala. Neurri haundibaten hori geure esku dago. Determinazino hori, hautu hori, geuriegittia dagokigu. Hori ez badago, alperrik ibiliko gara legiak eskatzen eta bertatik bertaragauzak garatzeko eskubidiak aldarrikatzen. Garrantzia berezi bat emonnahi dotsagu horri.Jendiari dei egitten dotsagu, benetaneuskaldun sentitzen bada, euskeraz bizitzeko pausua be emon daixala.Hori da gakua.


Euskaldunoribadagokigu esatia holako legiakin eta politikekin ez dagualaaurrera biderik”

 

{mosimage} 

 

Burujabetasuna be aittatzen dozue. 

Gaur egunian esatendoguna da, euskeriari lehentasuna eta prestigixua emon bihar bajakolege eta politikak ez darela hortara bideratuta. Gaztelera zeinfrantsesa prestigiatzera eta lehentasunezko hizkuntza izan daittezenbermatzera baizik. Orduan, guri pentsatzen jaku, euskaldunoribadagokigula esatia holako legiakin eta politikekin hamen ez dagualaaurrera biderik. Gaur eguneko konstituziotatik ze legedi eta zepolitika eratortzen diran ikusitta, gure ustez, hortik Euskal Herrixaberreuskaldundu eta sasi artetik urtetzeko esperantza gutxi, bapez ezesatiarren, daukaguzela.


Ze pasako litzakeen, guk euki ezkerogeure legedixak eta hizkuntza politikak eukitzeko aukeria? Bueno, baikusiko dogu! Esan doten moduan, hamen minorizazino prozesua hainizan da sakona, hainbesteko mina eta desegituraketiaa sortu dau, banekeza izango da herri osua euskeraz biziko dan egoera bateraeruatia. Baina pentsatzen dogu hola behintzat aukerak eukikogendukezela. Gainontzian, gaur eguneko bileretatik beti juango garakontutxo batzuk egitten, gauza batzuk lortzen eta gure bizi nahihorretan harrotasuna eta autoestima sakatzen. Baina aldaketaksortzeko ahalmena tope batzuen barruan dago.


Indarreandauden Gobernuek, neurriak hartu dituzte eta trabak ipini Hezkuntzan,dirulaguntzak jaitsi edo zuzenean kendu... Bide luzea dugu aurretik?

Gaur egunian Euskal Herrixa bera menpedago eta gainera zatittuta. Alde batetik, Frantzia frantsestu nahixanlurralde bat, Espainia espainoltu nahixan beste bat eta horrek, gureartian banaketak eta zailttasunak sortzen dittu. Bestetik, zatiketahorren baittan be, Hego Euskal Herrixan zatiketak dittugu, EAE etaNafarroan bertan, bi automonia. Nafarroan jakinekua da azkeneko urteluzietan zetan diharduen. Toki batzuetan ofiziala da, beste batzuetanez...


Orokorrian euskaldunak euskeraz ezinbizixa bermatzeko tresnak eta politikak ezarri dittue inungo lotsaeta konpleju barik. EAEn berriz, hezkuntzan apustu batzuk egittenahalegindu izan da. Aldaketa batzuk emon dira baina ondiok jendemordua urtetzen da eskolatik euskalduntzeke. Neurri haundi batianesan leike hortara mugatu dala hizkuntza politika etaberreuskalduntziari begira Gobernuetatik egin dan ahalegintxua. Ikusibesterik ez dago zela funtzionatzen daben administrazinuak,osasungintzan hasi, epaitegietan segi, Ertzantzan bertan...


Jaurlaritzandaguan jendian aldetik ez dago borondaterik egoeria aldatu eta sasiartetik urtetze horri bide emoteko”

 

Ehundaka mila kasu dira euskeraz egineta bueltan ezetz batekin eta gainera, nola nahi dozu ba!”. Horisaltzen dabe hizkuntzia konplikatua dala ez dala eta nahi danguztia... Baina benetan da atal guzti horrek euskalduntzeko borondatezintzorik ez dagualako. Euskararen legia EAEn oin 29 urte onartu zan.Eskubide batzuk aitortzen doskuz, bigarren mailakuak eta beraz,eskubide horrek lortzetik pentsatu ze urrin garen ondio! Azken biurtietan gertatzen dabilena da, lelengua nahikua ez bazan ba gerozeta okerrago egitten diharduela. Batian eta bestian, lehen emondakopausu apurtxuak geldiarazten edo atzeratzen.


Hezkuntza sailetik, lehengo ereduakkendu eta hiru eleko eredu baten aldeko bide bat zabaldu nahi hori.Guk hasieratik esan izan doguna da, gaur egun euskalduntzia ez dalabermatzen, eta hori bermatu barik ba beste hizkuntza bat sartziakzer esan nahi dau benetan? Ba zuri bost axola detsula benetanherrittarrak, ikasliak euskalduntzia eta benetan beste balore batzukdirala defenditzen dittuzunak. Jaurlaritzan daguan jendian aldetik ezdago borondaterik egoeria aldatu eta sasi artetik urtetze horri bideemoteko. Eurak gehixenbat dinuena da: “Trankil, ez gehixegiasaldatu, ...” Ba guk ez, ez dogu hola jardun nahi.


OlaitzLasa: “Udaletxiakin elkarlanian gabiz”.

 

{mosimage} 

 

Herrikosarreretan zera dino kartel batek: “Soraluzen euskaraz bizi gara”.Hola da?

Olaitz: Egunerokotasunian badare lekuakeuskeraz bizi ahal zarana. Baina ez daukazu leku danetan erabiltzekoaukerarik. Letrero hori ikusitta herrixan sartu eta pentsatzen dozu,benetan euskeraz bizi naiz? Ez, ez naiz bizi euskeraz. Nere eremuanegin neike euskeraz, denda hontara banoia euskeraz, baina danian ezindot egin euskeraz. Aukera daukazu, leku batzuetan edo zukaukeratutako esparru batzuk, baina herrixan zihar mugitzen zaranianez da herri euskalduna.


Unai: Osasun etxianargi ikusten da zer gertatzen dan. Batzutan tokatzen da medikuaeuskalduna izatia. Baina oin azkena onartu zan dekretuan jasotzen zanbaldin bazeren hiru mediko inori be ez jakola eskatzen perfilikeukitzerik. Tokatu leike momenturen baten bat egotia. Baina legez,hirurak erderaz jakin bihar dabezen moduan, ze hori ez da esatenbaina eskatzen jakue, euskerarik ez jako inori eskatzen. Hori berori,administrazinuan euskeria ze egoeratan daguan nahiko adierazgarri da.Eta ondorioz, euskaldunok zela bizi dogun egoera hori.


Bestetik, udaletxian bertan be,bagabiz azken sasoiotan sakatu nahixan. Emoten dau udaletxiak,euskerian alde egin dabela. Zeinek esango leuke ba, diskriminautagarenik udaletxian? Eta bertako jardunetik? Guk esaten doguna da, baezetz, diskriminauta garela. Batzuetan euskeria azaltzen da. Bainabarne bileretan eta herrittarreri zabaldutako bileretan nahikua dabakar batek ez jakitzia euskeraz dana erderaz egitteko. Hori,gertatzen da langile batzuk ondiok be, euskeraz ez dakixelako etagune batzuk horren ondorioz ezin diralako euskeraz funtzionatzenjarri. Neurri haundi baten be bai, zinegotzi guztiek ez dakixelakoeuskeraz eta euskeraz ez dakixen zinegotzi bat tartian sartzen danmomentuan ba erdaldundu egitten da dana.

 

“Euskerazbizi nahi badogu zela egingo dogu?”

 

Herrittarreri zabalik diran bilera etaabarretan, orokorrian nagusitzen dan teoria da errespetuan izenianezin dala diskriminatu euskeraz ez dakixan hori. Elebakarrak nagusidiran bittartian, eurak erderaz egin ahal izatia inportantiagua daguk euskeraz egin ahal izatia baino. Emoten dau oingo eta lehengoudalak euskaltzaliak dirala baina eguneroko praktikan ez da horierrealidadia. Oso konplejua da hori aldatzia, baina egunen batianemon biharko dira aldaketak. Guk, burujabetza ariketa egittendogunian, hortara goiaz. Euskeraz bizi nahi dogu? Ba zela egingodogu? Udaletxian, zela bultzatu hori? Ez gare ohittuta ariketa horrekegittera.


SoraluzekoEHE zertan dabil momentuan?

Olaitz: Udaletxiakin gabiz lanian. Lan tresnamoduan ikusten genduan herri mailan bera euskalduntzia aurrerapausuhaundixa izango zala. Zela funtzionatzen daben aztertzen hasi ginan,bildu ginan berekin, hutsuniak ikusi ziran... Elkarlan baten aurreraegitteko asmuakin gabiz. Ikusten ziran desberdintasunak kanporabegirako eta barneko lanetan, orduan bi aldiak landu dira. Bainaikusi da alde bat betetzan dan moduan, kartelak, seinalizazinuakeuskeraz, gehixenetan, egon diran moduan, barne funtzionamendu mailanegon leikezela arazuak Orduan ba, poliki-poliki horrekin aurrera.Lehenago osasun etxian egin zan lanketa be, sinadura bilketa...


Unai: Bai. 300sinadura batu genduazen eta gehixago be lortuko genduazen. Bainakontua da, juaten ginala horrekin bertako arduradunengana etaaldaketarik ez zan emoten. Horren aurrian zer egin? Edo bestedinamika batian sartu, beste mota batzuetako presinuak martxanipintzen edo bestela, zela arduradunak babes haundixa dauke egungopolitikarixengan, ez jakue hainbeste inporta.


Gerora etorri zan Osakidetza plana,hiru medikutik bakar bati be ez jako eskatzen euskeria. Horrenaurrian oso nekeza da. Zeinek esaten dau hona etortzen dianak ezdaukela zetan euskeraz jakin? Plaentxiarrok? Guk esan dogu, eztrankil, bialdu hona erdaldunak eta igual igual jaku guri! Ba ez dotuste. Sozialki herrittarrek eskatzen daben horri, zeinek emon bihardotsa urtenbidia? Zetako politikuak? Zetako administrazinua?Pentsatzen dot oso gauza zilegixa dala eskatzen gabizen hori. Egunenbaten, igual lortuko dittugu aldaketak.

 

{mosimage} 

 

Partehartzailiada herrixa?

Unai: Nik uste dotbaietz. Hemen euskeraz bizi dan jende dexente dago, euskalduna etaeuskaltzalia dana. Bakarrik, neurri baten kostatu egitten jakulagatazka hortan sartzia. Ulertu bihar dogu, egoera gatazkatsua dala,baina zure barruan gauza horrek gordetzia eta zuk euskaldun izan nahibadozu, horri uko egittia, hori be oso gatazkatsua da gero zurebarruan, benetan nahi badozu euskeraz bizi. Oin, berdin bajatzueuskeraz bizi, erderaz bizi edo munduko hirittar izan, ba zuriseguraski horrek dotsu sortuko inungo tripajanik. Baina berriz dinot,euskeraz bizi nahi baldin badozu pentsatzen dozulako, zuk, zeurenortasunakin eta izateko moduakin horrek asetzen zaittuala, horibarruan eukitzia oso gauza eskasa da.


Euskalduneta euskaltzale aktibo izatia gauza nekeza be bada...

Unai: Bai, nekeza danoski! Sasi artetik urtetzeko kontu honekin, ahalegindu izan garaegunerokuan euskeraz bizi nahi daben baten egoeria zein danisladatzen. Eta ba bai, larrosa batzuk aurkitzen dittugu nohizianbehin eta gauza edarrak dira eta apreziatzen dira. Baina egunerokoanbeti tentu zare arantzaren bat sartuko ete dan eta batzutan zureinguru hurbila edarki kontrolatzen dogu.


“Larrosabatzuk aurkitzen dittugu nohizian behin eta gauza edarrak dira,apreziatzen dira”


Ingurutik urteten zaranian, arantzakez dakizu nun aurkittuko dittuzun be! Ez diralako ikusten! Euskerazez dakixan jendiak be normalidade hori hain dauka asumiduta askotaneuretako batzuk be ez dira konsziente euskeraz ez jakitziakin zegeneratzen daben euskal jendian artian. Egongo dira batzuk bost axolajakuena euskeria. Baina nik imajinatzen dot beste jende bat zabalikegongo litzakela holako diskurtsuak entzun, baloratu eta ulertzekoeta esateko, hola bizi dozue zuek? Hori sortzen dotsuet nik? Etaariketa euskaldunok bai, ikusi, erreakzionatu eta jokatzen etaaldatzen beste harrotasun eta autoestimu batekin hasi bihar garajokatzen.


Baina helburua izan bihar daueuskaldunen inguruan daren erdaldun horrek, erdaltzale baino, bestefilosofia eta beste irakurketa bat euki leiken jende hori,poliki-poliki geuregana gerturatzia. Ellkarrekin berba eginaz ia gaigaran elkarrekin bide bat egitteko eta gure espazio horrek irabaztenjuateko. Badakigu urte luzietan ez dala egin hori, ta bakoitza geurebarruan sartuta egon garala.

 

Holakuetan gertatzen dana da ezkutatzendittuzunian zure problemak, nagusitzen dana da, nagusi dana, etaizorratzen dana da txikitxua. Gertatzen da euskeriakin moduanemakumien burrukakin, gai sozioekonomikuetan eta abar. Zuk gatazkakbizi baditttuzu eta ezkutatzen badittuzu, horrek indartzen juangodira. Nabarittuko dana da hamen ez daguala arazorik. Beraz, guazenikustaraztera je ndiari ez garala komodo egoera honetan!

 

Manifestazioaaitzakia horrekin deittu dozue?

Egun batetik bestera ez da izango hau,luzerako doiala badakigu. Baina guazen pixkanaka mezu hauekzabaltzera. Ahalegindu gara gure kontua bakarrik ez dadin izan, besteeragile batzuekin-eta, eta jendiak oso ondo hartzen dau.

 

Ikusiko doguze indar hartzen daben baina bide bat hastiak garrantzia badauka. Aregehixago testuinguru politiko hontan, nun emoten daben euskal gatazkadala gatazka armatu bat, edo errepresinuan gatazka, eta emoten dauhori dala euskal gatazka. Ez dogu ukatuko hori gatazka ez danik,baina benetan hamen euskal gatazka da euskeraz bizi nahi eta ezina damuinean daguana. Esan doten moduan, politika batzuk zeinen helburuadan herrixa irenstia eta hamen, bizi garanori hizkuntza ordezkatu etapixkanaka frantsesa eta espainola izatia hemengo hizkuntza bakarrak.Zabaltzen dittuen politikekin hori dator ondorioz.

 

ETB 1 kateko "Arratsaldero" saioan elkarrizketatu zuten Unai Larreategi. Ikusi hemen: www.eitb.com

Euskal Herrian Euskaraz elkartearen orrialdea bisitatzeko jo hona: www.euskalherrianeuskaraz.org