Laskurainek lortu du finalerdietan jokatzeko pasea

plaentxia_com 2011ko mar. 14a, 11:44
Gernikako Santanapen 22-15 garaitu zituzten Saralegi eta Apraiz.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Joan den asteburuan partidu erabakiorra jokatu dute Aritz Laskurain eta Sebastien Gonzalezek. Binakako Txapelketako finalerdietan aritzeko txartela eskuratzea zeukaten eta baita lortu ere.  Azken lau partiduak galduta, zail samarra zuen bikoteak finalera heltzea. Saralegi eta Apraizen aurka 22-15 irabazi zuten hala ere, Gernikako garaipenaren ostean, eurena da finalerdietarako pasea. 
 
Gernikako Santanapen jokatu zuten partidua eta hasieratik, Lasku eta Sebas aurretik ipini ziren 11-5. Urdinek bi tantoko aldea izatea lortu zuten, baina gorriek sakea berreskuratu zutenean, markagailua 21 tantoraino jaso zuten. Horrela ba, Laskurain eta Gonzalez Binakako Txapelketan izango dira, Xala-Barriola, A. Olaizola-Begino eta Irujo-Merino bikoteekin batera. 
 
FUTBOLA
Sorako taldeek 10. jardunaldia jokatu dute asteburuan. "A" Erregionalak askogatik ez, baina galdu egin zuen Ostadar "B"-ren zelaian, 1-0. Ez zuten behar besteko maila eman, nahiz eta aukerak eduki zituzten. Sailkapenean bigarren mantentzen den arren, taldeari ez zaio komeni izandako bolada ona galtzerik. Hainbat partidu izan, badituzte aurretik eta Ohorezko Mailara igotzeko ametsa bete nahi badute garaipenak lortzen jarraitu beharko dute. Datorren lehia Beasainen aurka jokatuko dute Ezoziko zelaian.
 
regionalak-lasarten.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 Erregionalak aukerak izan zituzten berdintzeko. Ez zen nahikoa izan 3 puntuak eskuratzeko. Argazkia: Luki H.
 
Gainontzeko taldeak Kopako konpetizioan lehian dihardute. "B" Erregionalak bana berdindu zuen etxean Trintxerpe Azkuene "B"-ren aurka. Jubenilek Ezozin jokatu zuten Zestoaren aurka eta errez garaitu zituzten, 6-3-ko emaitzarekin. Taularen erdialdean daude, Ilintxa liderrarenk 22 puntu ditu eta Sorako Jubenilak berriz 15. Azkenik, Kadeteak aitatzeko, Ilintxaren zelaian jokatu zuten. Azken markagailuak 3-1 zioela, punturik gabe etxeratu behar izan ziren.

Datozen partiduak
IGOERA FASEA
"A" Erregionalak - Beasain
KOPA
Eibartarrak "B"- "B" Erregionalak
Bergara "B" - Jubenilak
Kadeteak - Aloñamendi "B"