Maite Zabalaren opila izan da goxoena

plaentxia_com 2011ko ots. 4a, 12:27
Ezkerretik eskumara, Inma Matute (3.saria), Mª Angeles Zabala (2.saria) eta Maite Zabala (lehen saria).
 
 
 
 
 
 
Zazpi San Blas opil aurkeztu zituzten atzo Soraluzeko Udalak antolatutako IV. San Blas opil lehiaketan. Opil bakoitza dastatu eta puntuatzeko arduradunak Txuritxu Goxodendako Pili Espiga eta Otaharri mertzeriako Montse Ordax izan ziren. Bakoitzetik zati bat moztu eta ahora, banan-banan dastatu zituzten San Blasak. Eta ez zitzaien erraza egin, ez: "Oso zaila da denen artean aukeratzea. Begiratu behar izaten da ondo eginda dagoen, ez larregi ez eta gutxiegi; batzuk zaporea gehitzen diote, limoia eta abar, baina San Blasak ez du zapore gehigarririk behar izaten; anis kantitate justua daraman ere begiratzen dugu". 
 
Segituan jakinarazi zituzten irabazleen izenak. Lehen saria, 50 euro, Maite Zabalak irabazi zuen 34 punturekin. Bigarren, 30 euro eskuratu zituena iazko irabazlea Mª Angeles Zabala izan zen, 32 punturekin. Hirugarren Inmaculada Matute, 20 euro irabazi zituen, 24 punturekin.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Opilak bedeinkatzera jendetza hurbildu zen
Goizeko 11:30ean herritar mordoa gerturatu zen elizara, zapi txurian opila bildu eta apaizak bedeinka zezan. Ume, gazte, heldu eta nagusi, adin guztietako soraluzetarrek ohiturak agindu bezala batu ziren San Blas egunean. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}