KZgunea goizez zabalduko dute otsailean

plaentxia_com 2011ko ots. 1a, 10:00
Linux eta software librearen gaineko informazioa ere eskuratu daiteke bertan, otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an.
 
 
 
 
 
 
 
Gaur otsailean sartu gara eta horrekin batera, Aitor Madrid KZguneko arduradunak jakinarazi du hilabete honetan goizez zabalduko dituela ateak interneterako zentruak:
 
Otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an goizeko 9:00etatik 13:00era.
 
Bertan dohan nabigatzeko aukera izateaz gain, interneteko hainbat aplikazioen ikastaroak egiteko aukera ere badago. Interesik baduzu edo edozein zalantza argitzeko deitu 943 75 30 45 telefonora deitu edo e-posta idatzi tutor.soraluze@kzgunea.net helbidera.