Sorako Erregionalek Igoera Faseko lidergoa hartu dute

plaentxia_com 2011ko urt. 31a, 13:37
Laskuk eta Gonzalezek Binakako Txapelketan lehen puntuak eskuratu dituzte. Bi partidu barru txapelketako lehen itzulia amaituko dute. (+gehiago)
 
Sorako Erregionalak sailkapeneko buruan ipini dira azken jardunaldiaren ostean. Usurbilen aurka 3-2 irabazi zuen plaentxiko hamaikakoak Ezozin, igoera faseko taldean lehen postua eskuratuz. Gure Txokoa taldea izango du aurkari datorren otsailaren 5ean. Lehen begiratuan, ez dirudi aurkari gogorra denik, partidu denak galdu baititu bat izan ezik. Baina etxean jokatzearen abantaila dute eta beraz, datorren astean argituko da soraluzetarrek lidergoari eustea lortu dioten. 
 
Kopa jokatzen dihardute "B" Erregionalek. Mutrikun 2-2 berdindu zuten sailkapeneko buruaren aurka; horrela, 5. dira sailkapenean, 5 punturekin. Mutrikuk buruan jarraitzen du, 10 punturen babesean. 
 
Jubenilak eta Kadeteak ez dira horren fin ibili, asteburuko jardunaldia punturik lortu gabe joan zaie. Alde batetik, Aretxabaleta "B" taldeak egurra eman zien Sorako Kadeteei, 1-8, garaipena kanpoko taldearentzat. Jubenilek ez zuten galdu hainbesteko aldeaz, baina ezin izan zuten markagailuan idatzi, 4-0 galdu zuten.
 
Datozen partiduak (2011/02/05)
IGOERA FASEA
Gure Txokoa - Sora
KOPA
Bergara "B" - Kadeteak
Jubenilak - Aretxabaleta "B"
Erregionalek atsedena
 
PILOTA: Laskurain eta Gonzalezentzat lehen garaipena
"Ezustekoa eman dute", hala jasotzen zuten komunikabideek Gonzalez eta Laskurainen garaipena, Iruñeko partidua jokatu biharamunean. 22-7, alde handiaz eta eroso aritu ziren biak Bengoetxea IV eta Patxi Ruizen aurka. 13-7 aurretik joan eta tantu horietan mantendu zituzten aurkariak, harikl eta 22raino iristea lortu zuten arte. Azkenean, Binakako Txapelketako lehen garaipena eta ondorioz, lehen puntuak lortu dituzte.
 
Bi partidu lehen itzulia amaitzeko
Otsailaren 4an Soriara bidaiatuko dute, Covaleda herrian Titin III eta Pascualen aurka jokatzeko. Binakako Txapelketaren lehen itzulia 7. jardunaldia joakatzearekin batera amaituko dute. Otsailaren 11n izango da hori, Berasaluze VIII eta Apraizen aurka jokatu eta gero.