Merkatariek eta industria sektoreak babestu dute gehien greba

plaentxia_com 2011ko urt. 28a, 12:22
Soraluzeko LABek balorazio "oso ona" egin du atzoko lanuzteak herrian izandako jarraipenaz eta mobilizazioetan bildu den jendetza azpimarratu du. Argazkiak ...eta kitto! Untzaga Plaza jendez beteta.
 
 
 
ELA, LAB, EHNE, HIRU eta EILAS sindikatuek atzo deitutako greba eragina izan zuen Soraluzen. Jarraipen zabalena merkatariek eta industria sektoreek egin zioten atzo. Soraluzeko LAB sindikatuaren arabera, merkatarien %100ak bat egin zuen greba deialdiarekin. Industria sektorean berriz herriko enpresen % 80a itxita egon zen, besteak beste, GOL, Talleres Urrestarazu, Laga Industriak, FER Industriak eta Pascual Txurruka enpresak. 
 
Hezkuntza sailean berriz, Plaentxi Ikastetxean irakasleriaren %51´28ak bat egin zuen lanuztearekin. Soraluze Institutuan, gutxieneko zerbitzuak ezarri zituzten. Soraluzeko anbulategiko daturik ez dute jakinarazi, baina Osakidetzaren arabera, debabarrenean ia %20ak egin zuen greba. 
 
Soraluzeko LAB pozik agertu da grebak izandako jarraipenarekin: "Balorazio oso ona egiten dugu atzoko grebak Soraluzen antzeman zelako. Gainera, Donostiako mobilizazioan zein Eibarren egindako bailarako manifestazioan ere jendetza haundia batu zen". 
 
{mosimage} 
 Atzo Eibarren egindako manifestazioko irudia.