San Anton torneoko txapela Elgoibarren geratu da

plaentxia_com 2011ko urt. 25a, 11:25
Atxotegi eta Jauregik 22-13 galdu dute Loiola eta Uriarteren aurka. Soraluzekoen akatsak eta Jauregiren atzamarreko lesioak bien arteko aldea haunditu dute. elgoibarren.net
 
 
 
 
Aitor Atxotegi eta Iñaki Jauregi soraluzetarrek San Anton torneoa jokatu dute asteburuan Elgoibarren. Iaz txapela eraman bazuten ere, aurten, 22-13 galdu dute finala Uriarte eta Loiolaren aurka. Joan den urtean bikote berdinak iritsi ziren finalera. Eneko Loiola elgoibartarra bost bider iritsi da finalera eta behin baino gehiagotan plaentxiarren aurka galdu eta gero, asteburuan txapela janztea lortu zuen. 
 
Plaentxiarrek afizionatu mailan jokatzen dute. Azkenaldian lehen mailako pilotari asko, profesionaletatik afizionatu mailara pasa dira eta beraz, maila handiko pilotariek osatzen dute afizionatu maila. 
 
Aitor Atxotegik Plaentxia.com-ekin hitz egin du finalaren gainean: 
 
 AITOR ATXOTEGI, pilotari soraluzetarra
{mosimage} 

P.com: Iaz zeuena izan zen txapela. Aurten berriz, 22ra ezin izan zarete iritsi. Arerixo gogorrak izan dittuzue?
 
ATXOTEGI: Iaz be Loiola eta Uriarten aurka jokatu genduan eta irabazi egin zotsegun. Aurten partiduan erdira arte be ondo jokatu arren hortik aurrera ez dogu gure maila emon. Gainera, guk akats askotxo egin dittugu eta gure arteko aldia haundittu egin da 22ra heldu arte.
 
P.com: Elkarren kontra behin baino gehixagotan jokatu eta gero, arerixuan jokua ezaguna izango da...
 
ATXOTEGI: Hola da bai, baina guk ez gendua gure maila emon. Iñaki be atzamarreko minez egon zan partiduan eta hori ikusitta arriesgatu bare atzera botatzen zittuen pelota danak, berandako.
 
P.com: Hurrengo partidua nun eta noiz izango da?
 
ATXOTEGI: Urtarrilan 30ian Mungiako Txapelketan hartuko dogu parte Iñakik eta bixok. Txapelketa horretan hasitta gare jokatzen. Azkena Gaztañerre osteko asteburuan euki genduan Armendariz-Bergeran kontra eta 22-19 irabazi zotsegun. Ez dakigu zeinen kontra eukiko dogun hurrengua baina gogoz haundiz goiaz eta ia ondo urtetzen daben. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Argazki guztiak elgoibarren.net