Sorako Erregionalak 5-0 irabazi dio Landetxari

plaentxia_com 2011ko urt. 24a, 14:58
Igoera fasean puntuak eskuratzen jarraitzen dute Erregionalek. Jubenilek ere Bergara "B" taldeari 3-1 irabazi die asteburuan Ezozin. (+gehiago)
 
Erregionalak igoera fasean ederto dabiltza. Azken partidua aise irabazi dute, Landetxa mendean hartu dute 0-5-eko emaitzarekin. Plaentxiarrek 6 puntu eskuratu dituzte ligaxka honetan. Hurrengo lehian Usurbil etxean hartuko dute eta Usurbilek ere, oso fin jokatzen dihardu. Hiru partidutik hiru irabazita, 9 puntu ditu sailkapenean. Zapatu honetan ikusi beharko da bolada on hau lapurtzeko gai izango den Sora.
 
Kopa jokatzen dihardute Sorako gainontzeko taldeek. Jubenilak ere martxa onean dihoaz Kopako txapelketan. Joan den asteburuan Bergara "B" har zuten Ezozin eta 3-1 irabazi zuten plaentxiarrek. Ilintxaren aurka jokatuko dute zapatuan. Ilintxak Zestoaren aurka 2-1 gadu ostean, punturik lortu ez eta Soraren antzera 6 puntu ditu.
 
"B" Erregionalek ere etxean hartu zuten arerioa, oraingoan Aretxabaleta. Bana berdindu eta beraz, puntu bat gehiago eskuratu zuten bi taldeek. Asteburuko emaitza gogorrena aldiz Kadeteek lortutakoa izan da, 7-0 galdu dute Aloñamendiren aurka. Porrota baino ez dute ezagutzen Sorako Kadeteek, oraindik Kopan garaipenik lortu ezinda baitabiltza, 0 punturekin.
 
Datozen partiduak 2011/01/29
Igoera fasea
Erregionalak-Usurbil
Kopa
SBB Mutriku - Erregionalak 
Ilintxa - Jubenilak
Kadeteak - Aretxabaleta