Udalbiltza auziaren epaia bihar jakingo da. Babesa emateko elkarretaratzea egingo dute Plaza Barrian

plaentxia_com 2011ko urt. 19a, 14:52
Zazpi urte iraun duen prozesamendua bihar ebatziko da. Auzipetuak urduri daude epaia jakin bitarteko azken orduetan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Udalbiltzako 21 auzipetuek bihar bertan jakingo dute zazpi urte eta erdi iraun duen prozesamendu luzearen epaia. Protagonistek "urduritasuna" aipatu dute denbora luze honen ostean bapatean jakin dutelako epaia urtarrilaren 20an, goizez, irtengo dela.
 
Soraluzeko "Bai Udalbiltzari! Bai Euskal Herriari!" Babes Taldeak biharko elkarretaratzea deitu du. Arratsaldeko 19:30ean Plaza Barrian bilduko dira auzipetuei babesa emateko. Soraluzeko ezker abertzaleak, EAJk, EAk, LAB sindikatuak eta hainbat herritarrek atxikimendua azaldu diete auzipetuei eta bat egingo dute biharko elkarretaratzearekin ere.