Soraluzeko ezker abertzaleak herri batzarra egingo du bihar

plaentxia_com 2011ko urt. 18a, 02:00
Orain arteko diagnosiak konpartitzeko bilera izango da; Zinean 19etan.
 
 
 
 
Soraluzeko ezker abertzaleak jakinarazi du herri batzarra egingo dutela eguazten honetan, 19etan Zinean. "Soraluze eraikiz! 2011" lelopean, 2011rako herri plangintza bat prestatu nahi du: "Soraluzerako zein proiektu politiko eta sozial nahi dugun erabaki behar dugu" diote.
 
Horretarako, orain arte arloz-arlo egindako diagnosiak erabiliko dituzte abiapuntutzat. Hurrengo urratsa diagnosi hauen berri ematea izango da bertaratzen denak bere ekarpenak egin ditzan: "Herri Batzar honetan diagnosi hauek konpartitu eta denon ekarpenak jasotzea da asmoa". 
 
Noiz: Urtarrilak 19, eguaztena, 19etan.
Nun: Zinean
 
{mosimage}