Xarma da Danbakako IV edizioko irabazlea

plaentxia_com 2011ko urt. 17a, 13:46
Lord Witchek Debagoienako talde onenaren saria irabazi du eta bideoklipa grabatzeko aukera. Desprezio beraz, esku hutsik. Epaimahaiak taldeak zuzenean duen jarrera ona aipatu dute. (Irakurri kontzertuetako kronika)
 
 
 
Joan den barixakuan irten ziren Desprezio azkenengoz taulagainera, Xarma eta Lord Witch taldeak bezala, Danbakako IV. edizioko finalean kontzertua eskaintzera. Sari haundiena talde irabazlearen saria eta ondorioz diskoa grabatzeko aukera Xarma ondarrutarrentzat izan da, "abesti landu, indartsu eta zuzeneko tinkoa izan da garaile". Debagoienako talderik onena berriz Lord Witch izan da eta bideoklipa grabatzeko aukera irabazi dute. 
 
Beraz, hortxe amaitu da Desprezioren ibilbidea Danbakaren laugarren edizio honetan. Finalera heldu dira eta ez da gutxi! Epaimahaikideen iritziz barixakuan aurreko emanaldietan baino kontzentratuago eta serioago egon ziren taulagainean. Nabarmendu dutena euren jarrera izan da, hiru akorde eta jarrera ona izateak eraman dituela Danbakako finalera. Hona hemen epaimahaikideek Desprezioren gainean esan zutena:
 
"Epaimahaiak Dezpreziokoen freskotasuna nabarmenduta ere ez da erraza final batean, ikusleek begi eta belarri guztiak erne, lehenengoko egunean bezala jardutea. Oraingoan baliteke uzkur samar hasi izana ala minutu batzuk behar izatea beroketarako. Abesti bakar baten kontua izan da azkenean eta ikusleentzako pare bat. Azkenean oholtza gainean zein aurrean, ondo girotuta neurri ona hartuta egin dute saioa Despreziokoek. Hiru akorde eta jarrera, horixe izan da euren premisa, finalerako bidea ireki diena eta finalean ere baleko saioa egitera eraman dituena. Baliteke oraingoan "sosotxoago" jardun izana baina, kontrasana badirudi ere, gogotsuago ikusi zaie, arreta handiagoarekin jotzen, kontzentratuago. Aurreko saiotik aldea eta garapena hor ikusi da, agian". 
 
{mosimage} 
 
 
 
Xarma ondarrutarrek agertokia bete zutela esan dute eta euren abantaila garapen haundiko kantu indartsuak dituztela dela. 
 
"(...) Xarmak tinkotasun betez ekin diote emanaldiari. Hasiera-hasieratik konbentzitu gaituzte ondarrutarrek: bizi, indartsu, erritmo erakargarriekin eta entzuleak eurek nahi duten bidetik eramanez. Gozatuz eginiko bidea izan da gainera, eurak eta ikusleak baita ere gozaraziz. Erabat bete dute agertokia, baxu jolea ia kabitu ezinik eta talde osoa ere erraldoi. Abantaila daukate garapen handiko abestiak dituztelako eta berez duten indarrak, ez du hutsik egiten. Ahalegina ere handia egin dute ondo girotu eta agertokiaz gain aretoaz jabetzeko. Kutsatu dute azkenean euren xarma hori tinkotasun tematiz. Aurreo saioko eragozpen tekniko barik Danbakara erakustera etorritako maila eman dute".
 
{mosimage} 
 
 
 
Lord Witchek jarraitzaile askoko taldea dela frogatu zuen, eta jarraitzaileei duten guztia eskaintzeko prest dagoela. Kontzertu ikusgarria izan zela diote, "metal festa itzala":
 
"Sekulako harrera beroa egin diete zale eta lagunek Lord Witchekoei. Taldea ere guztia emateko gertu etorri da, garaipenerako prest. Agertokiratze handia, ke eta guzti, eszenatokia euren modura moldatuta. Txalo eta oihuen artean sartu dira kideak oholtzara. Segundu bat bera ere ez dute itxaron ikuskizun osoa emateko. Ikusleak euren menpe eta egurra banatuta. Daukaten maila teknikoaz gutxi dago eransteko, guztiz kontrolpean daukaten arloa da-eta. Gauzak horrela, ikuskizuna eskaintzera eta zaleak gozaraztera dedikatu dira lehen segundutik. Metal festa itzela izan da Lord Witchekoena, jotzen azkenak izanik ere inortxo ere loak ez hartzeko modukoa, punteoen eromen guztiarekin. Ereserki moduan planteatzen dituzte abestiak ta baita horrela bizi ere. Bikainak hasieratik amaierara arte, mitikoa".
 
{mosimage} 
 
Argazkiak eta iritziak danbaka.com