Garaipenik gabeko asteburua Sorarentzat

plaentxia_com 2011ko urt. 17a, 12:06
"B" Erregionalak Eibartarrak "B"-ren aurka bina berdindu du. Gainontzekoak punturik lortu gabe etxeratu dira. Laskuk ere garaipenik ez Binakako Txapelketan. (+gehiago)
 
Futboleko azken jardunaldia ez da Soraren faborekoa izan. Erregionalak igoera fasea jokatzen jarraitu dute. Azkena, Beasainen aurka jokatu dute eta 1-0 galdu. Punturik eskuratu ez eta 5. lekura jaitsi dira sailkapenean, lehen garaipeneko 3 puntuak eskuan. Datorren astean Landetxa izango dute aurkari.
 
Kopako ligaxka jokatzen dihardute Sorako "B" Erregionalak, Jubenilak eta Kadeteak. Lehenengoak bina (2-2) berdindu zuten Eibartarrak "B"-ren aurka Ezozin.
 
Jubenilek Zestoaren zelaian 4-1 galdu zuten, zestoarrak 6 punturekin sailkapenean bigarren kokatu dira; plaentxiarrak laugarren daude 3 punturekin. Datorren asteko neurketa Bergararen aurka izango da Ezozin. Bergararrak puntu bakarra eskuratu dute orain arte jokatutako bi partiduetan. 
 
Kadeteek berriz alde haundiz galdu zuten etxean Ilintxaren aurka 1-8 galduta. Legazpiarrak sailkapenaren buruan ipini dira, bi garaipen eta ondorioz, 6 puntu eskuratuta. 
 
Datozen partiduak (11-01-22)
Igoera fasea
Landetxa- Sora
Kopa
"B" Erregionalak - Aretxabaleta "C"
Jubenilak - Bergara
Aloñamendi "B" - Kadeteak
 
Eskupilota
Ezin 22ra iritsi
Aurreko barixakuan Laskurainek Getarian jolastu zuen Binakako Txapelketako hirugarren partidua. Gonzalezekin bikote, Olaizola I eta Belokik 22-16 irabazi zien. Hiru partidutik hiru galdu ditu Aritzek. Ia hurrengo lehian 22ra heltzea lortzen duten. Hitzordua domeka honetan (urtarrilak 23) izango da, Irujo eta Merinoren aurka, hala ere, oraindik zehaztu gabe dago nungo frontoian jokatuko duten.