Xabier Lete omentzeko ekitaldia zapatuan prestatuko dute

plaentxia_com 2011ko urt. 12a, 13:39
Allegro elkartean erabakiko dute zer eta noiz egingo duten, 19:00etan. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zapatu honetan Xabier Leteri omenaldi bat prestatzeko bilera irekia egingo dute Allegro elkartean, 19etan. Herriko bi musikarirekin batera, bilera honetan Xabier Lete oroitzeko errezitaldia edo jaialdia prestatuko dute, baita noiz egingo duten zehaztuko ere. Hurbiltzen direnek jatordutxo bat izango dute zain. Esan bezala, bilera zabalik egongo da parte hartzeko gogoa daukanaretzako. 
 
Afaltzera joateko asmoa baduzu, aurrez abisatu 628 050 449 telefonora deituz (Jon), edo jonbasauri@hotmail.com helbidera idatziz. Gaueko 21.00etan izango da jatordua.