Erregionalen taldeak igoera fasea bikain hasi du

plaentxia_com 2011ko urt. 10a, 12:55
Plaentxiarrek 5-0 irabazi diote Ostadarri eta lehenengo 3 puntuak lortu dituzte. Jubenilek ere garaipena eskuratu dute Koapko lehen partidan. 
 
 
 
 
 
 
Sorako "A" Erregional taldea hasi da Igoera Fasea jokatzen. Indartsu hasi ere, Ostadarri 5-0 irabazi eta gero. Lehenengo 3 puntuak eskuratuta, lehenengo dago bere taldeko sailkapenean, Beasain, Usurbil eta Anaitsaunarekin batera. Hurrengo zita zapatu honetan izanen dute Beasainen aurka, arerioaren zelaian. 
 
Gainontzeko taldeak Kopa jokatzen hasita daude. "B" Erregionalak galdu egin dute lehen neurketa, Trintxerpe-Azkuene "B"-ren aurka, 4-3. Asteburuan Eibartarrak hartuko dute etxean. 
 
Jubenilek edarto hasi dute Kopako txapelketa, 3-1 irabazi zioten Eibartarrak "B"-ri. Zapatuan beste garaipen bat eskuratzen saiatuko dira plaentxiatarrak Zestoaren aurka. Azken hauek ere lehen partidua irabazi egin dute. 
 
Sorako Kadeteek berriz galdu egin dute Arizmendi UDA-ren aurka, 2-1. Hurrengo lehia Ilintxaren aurka izango dute, Legazpiarrek lehenengo garaipena eskuratu zuten asteburuan. 
 
Datozen partiduak
IGOERA FASEA
Beasain -  Erregionalak
 
KOPA
"B" Erregionalak - Eibartarrak
Zestoa - Jubenilak
Kadeteak - Ilintxa
 
PELOTA
Aritzek Binakako Txapelketa jokatzen jarraitzen du Sebastian Gonzalez lagun duela. Azkena joan den barixakuan jokatu zuten Donibane Lohitzunen Xala-Barriolaren aurka. Plaentxiarra eta lapurtarra aurretik hasi ziren arren, Xalak eta Barriolak markagailuari buelta eman eta 22-18 irabazi zien. 
 
Barixaku honetan Getarian lehiatuko dira, Olaizola I eta Belokiren kontra.