Bertsolariak eta raperoak Gaztetxeko oholtza hartuko dute barixakuan

plaentxia_com 2011ko urt. 5a, 14:27
Miren Amuriza, Maialen Belarde eta Gorka Ostolazak bertsotan egingo dute. Gauean berriz, Norte Apache rapero bizkaitarrak arituko dira.
 
 
 
 
Gaztetxean arratsalde pasa originala antolatu dute barixakurako. Egun berean, estilo desberdinek egingo dute topo. Arratsaldean bertsotan egingo dute Maialen Belarde, Miren Amuriza eta Gorka Ostolaza bertsolariek eta merienda banatuko dute. 
 
Gaueko 22:30ean erregistroz aldatuko dute, hip hopak eta rapak hartuko du bertsoen lekua. Bilboko raperaok euskeraz eta gaztelaniaz abesten dute. Euren azken lana "Hesiaren beste aldean" beraien blogetik deskargatzeko aukera dago. 
 
Bloga
Myspaceko orria
 
Malabare jolasak bertan behera
Gaztetxetik jakinarazi dute gaurko aurreikusita zegoen malabare tailerra bertan behera geratu dela.
 
Musika gehiago eta dantza afrikarrak
15aldia bere azkenetan dago. Hogei ekitalditik gora eskaini dituzte, hamabost egun baino gehiago luzatzen den egitarauean. Oraindik badago zer ikusi hala ere. Aipagarriena urtarrilaren 13an eta 14an egingo diren dantza afrikarren ikastaroa da. Senegalgo herritarrek beraiek irakatsiko diote jendeari hango musika dantzatzen. Azken eguna urtarrilaren 15a izango da, Xarma eta Brankaren kontzertu eguna hain zuzen.
 
Hauek hurrengo zitak Gaztetxean:
 
Urtarrilak 8
HARD FLIP + CITIZEN KANE 22.00h
 
Urtarrilak 10
GREZIA INSURGENTE bideo emanaldia 
 
Urtarrilak 13-14
DANTZA AFRIKARREN IKASTAROA
 
Urtarrila 15
XARMA + BRANKA 22.30h