Lurdes bakartuta egon dela salatu du AAMk

plaentxia_com 2010ko abe. 22a, 16:09
1.200 kilometrora dagoela eta miaketak direla eta "vis a vis"ean arazoak izan dituztela jakinarazi dute senide, lagun eta Soraluzeko AAMk. 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Lurdesen senide eta lagunekin batera prentsaurrekoa egin zuen Lurdes Txurrukak azken sei hilabeteetan bakartuta egon dela salatzeko. AMM-k adierazi zuenez, Lurdes "Huelvako espetxean dagoen preso politiko bakarra izan da eta duela urtebetetik arazoak ditu "vis a vis"eko bisitetan miaketak direla eta".
 
AAMk dispertsioaz ohartarazi zuen, Lurdes etxetik 1.200 kilometrora dagoela eta asteburu bakarrean 2.400 kilometro egin behar dituztela salatu du. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, doktrina berezi baten ondorioz Lurdesek 2024. urtera arte kartzela egon beharko du. 
 
Bilbora joateko deia
Soraluzetarraren askatasuna eskatzeaz gain, urtarrilaren 8an euskal preso politikoen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia luzatu zien herritarrei. Beste herri batzuetan egin duten moduan, "Gu ere joango gara" lema daraman kartelarekin ondorengo argazkia atera zuten: 
 
{mosimage} 
 
Gabonetarako ekitaldiak
Soraluzeko AAM ez da atzean gelditu eta Gabonetarako "Elkartasun egitaraua" aurkeztu du. Gabon gauean manifestazioa egingo dute Olentzerorekin, 19:30ean Plaza Barrittik. Gauean berriz, Hator Hator Gaba egingo dute Arrano tabernan. 
Abenduaren 26an berriz, Martutenera martxa egingo dute. Urte zaharrean enkartelada berezixa egingo dute Plaza Barrian eta goizeko 01:00ean bertan, brindisa egingo dute.