Erdialdea urtarrilean peatonalizatzeko asmoa du udalak

plaentxia_com 2010ko abe. 21a, 12:10
Udala merkatari eta lokalen jabeekin harremanetan ipini da, erdialdeko piboteak kontrolatzeko urrutiko aginteak jasotzeko.
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Udalak erdialdea peatonalizatzeko duen asmoak aurrera darrai. Datorren urtarrilean herriaren erdialdea oinezkoentzat izatea nahi du eta merkatari eta lokalen jabeekin harremanetan ipini da, erdialdera sartu behar badute piboteak kontrolatzeko urrutiko aginteak edo sarrera mandoak eskatzen ari dira.
 
Merkatarien eta Gabolats kaleko lokalen jabeen artean, urrutiko aginteak jasotzeko 60 eskaera inguru izan ditu udalak. Arizaga alkateak Plaentxia.com-i azaldu dio, sarrera mandoak programatu, aktibatu eta probatutakoan urtarrilean abiatuko dutela herriaren peatonalizazioa. 
 
Banatuko dituzten urrutiko aginteetako bat.
{mosimage}
 
Eguerdiko 13:00etik goizeko 7:00etara izango da peatonalizazioa
Ordutegiari dagokionez, asmoa da eguerdiko 13:00ean erdialdea ixtea hurrengo eguneko goizeko 7:00ak arte. Jaiegunetan aldiz, egun guztian egongo da zentrua ibilgailuei itxita. Astegunetan ondorengo puntuetan itxiko dituzte kaleak: Santana kaleko "Ufala" taberna parean, Gabolats kale hasieran eta "Belarrak" denda paren. Zubi Nagusian aparkatzeko aukera egongo da baina asteburuan, eguerdiko 13:00ean Zubi Nagusia itxi egingo da. 
 
Gabon gabean eta urte zahar egunean erdialdea itxita egongo da
Datozen bi barixakuetan, hilaren 24an eta 31n, erdialdea peatonalizatuta egongo da eguerdiko 13:00etik aurrera. Zubi Nagusia eta "Ufala" tabernatik aurrera moztuko da bidea.