"Anbotora bidean Mariren gerrikoa" antzerki eta jolas tailerra egongo da gaur

plaentxia_com 2010ko abe. 20a, 14:35
Norbere burua eta gorputza hobeto ezagutu nahi duten adin guztietako emakumeei zuzendutako tailerra da. Emakume Inperfektuak elkarteko Idoia Alberdi eta May Serranok gidatuko dute tailerra.
 
 
 
 
 
 
Gaur arratsaldeko 18:30ean "Anbotora bidean Mariren gerrikoa" emakumeendako antzerki eta jolas tailerra egongo da Zinean. Beldur Barik-en egitarauaren barruan antolatu dute arratsaldeko ekitaldia. Yoana Azpitarte udaleko berdintasun teknikariak Plaentxia.com-i azaldu dio "bere burua eta gorputza hobeto ezagutu nahi duten adin giztietako emakumeei zuzendutako tailerra da, norbere baitan dagoen Mari jainkosaren indarrarekin topatzeko".
 
Tailerraren helburua ondo pasa eta barre egitea da. Sormena jolasaren bitartez landuko dute: "tentsioak askatzeko eta naizen emakumea sentitzeko izango da, askea, librea, arduraduna eta zoriontsua" azaldu du Azpitartek. Metodologiari dagokionez, teknika ezberdinak landuko dituzte, erlaxazioa eta meditazioa, eskulanak,  dantza eta musika, inprobisaketak. 
 
Hiru orduko tailerra izango da eta "Emakume Inperfektuak" ekarteko Idoia Alberdi, irakaslea eta aktorea eta May Serranok gidatuko dute. Erropa erosoa eta manta bat eramateko gomendioa egin dute.