Ezozi Futbol Zelaia alokatu ahalko da maiatzetik aurrera

plaentxia_com 2010ko abe. 17a, 13:23
Zelai osoa edo erdia alokatu ahalko da zelaia libre dagoen orduetan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Udal Gobernu Taldea, kirol teknikaria eta Sorako ordezkariak bildu egin ziren atzo Ezoziko futbol zelaiaren alokairuaren gainean hitz egiteko. Ondorengoa erabaki zuten: datorren urteko maiatzetik aurrera, Ezoziko futbol zelaia edozeinek alokatu ahal izango duela. Erabiltzaileak zelai osoa edo erdia hartu ahalko du. Gainera, bertako instalazioak erabiltzeko aukera ere eukiko du, lehengo aldagelak (berriztuta eta egoera onean omen daude) ere erabiltzeko.
 
Esan bezala, erabakia Udal Gobernu Taldeak bultzatu du. Neurri honekin, bi gauza lortu nahi izan ditu. Alde batetik, instalazioak udalarenak izanik, herriak ere erabilera bat emateko eskubidea dutela era, zelaiaren erabilpena herritarrei zabaltzeko eta bestetik, finantzazioa lortzea. Izan ere, alokatzeko kuota bat ordainduko da:
 
Zelai erdia ordubetez, 42 euro. 
Zelai osoa ordubetez, 56 euro.
 
Alokatzeko baldintza bakarra ordu libreetan egitea da. Hau da, partidurik edo entrenamendurik ez dagoen tarteetan.