Mikel Zengotita azkoitiarrak irabazi du Kontrargiren Rallya

plaentxia_com 2010ko abe. 16a, 10:55
Bigarren eta hirugarren lekuan Carlos de Cos eta Mikel Valero. 18 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan. Argazkia Mikel Zengotita "umorea".
 
 
 
Azaroaren 20an Kontrargi Argazki Kolektiboak XXII. Argazki Rallya egin zuen Soraluzen. Goizean goiz jakin zituzten erretratuetan jaso beharreko gaiak, sei denera: "umorea", "igogailua", "kartoia", "ura", "bidegorria" eta azkenik, gai librea. Guztira 18 lagunek hartu zuten parte txapelketan, plaentxiarrez gain Zaldibar, Donostia, Durango eta Azkoitiako argazkilariak ere ibili ziren.
 
Joan den abenduaren 10ean bildu zen epaimahaia. Lehen saria eskuratu duena Mikel Zengotita azkoitiarra izan da eta 100 euro jaso ditu. Bigarren Carlos de Cos plaentxiarra (80 euro) eta hirugarren Mikel Valero (60 euro). Herriko onena Fernando Oregi izan da eta gazte saria Silvia Loscosek jaso du.
 
Hona hemen Zengotitak "ura" gaia aintzat hartuta aurkeztutako argazkia:
 
{mosimage}