Olentzerori eskutitza idatzi eta opariak irabazteko aukera egongo da KZgunean

plaentxia_com 2010ko abe. 15a, 13:54
Abenduaren 22ra arte jasoko dituzte eskutitzak. Irudia kzgunea.net
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Iaz egin zen moduan KZguneak opariak banatuko ditu bertako erabiltzaileen artean. Horretarako baina, Olentzerori eskutitza idatzi behar zaio eta eskutiz guztien artean zozketa eginda zozketatuko dituzte opariak. 
 
Parte hartu dezakete:
-KZguneko erabiltzaile helduak
-Adin txikikoak heldu batez lagunduta
-KZguneko erabiltzaileak ez direnak KZguneko zentru batean eman dezakete alta.
 
Zozketaren emaitza jakinarazteko sarituekin harremanetan ipiniko dira eta horrez gain, zozketaren emaitza www.kzgunea.net helbidean jarriko dute.