José Almonte margolariaren paisaia dominikarrak kontzejupean ipiniko dituzte bihar

plaentxia_com 2010ko abe. 9a, 10:58
Hilabete darama Almontek Soraluzen. Asteburuko erakusketaren bitartez artea jendearengana ekarriko du, kalera.
 
 
 
 
 
 
 
Asteburu honetan artea kalera irtengo da. Zapatuan eta domekan, Soraluzera heldu berri den Dominikar Errepublikako José Almonteren lanak salgai izango dira kontzejupean. Eskulturagilea da berez Almonte, baina oraingoan Dominikar Errepublikako kolore epelez osatutako margolanak jarriko ditu salgai. Almontek azaldu duenez, margolanak 20 euro eta 245 euro artekoak dira eta eskulturak 20 eta 50 euro artekoak.
 
Goizeko 08:00etatik gabeko 00:00ak arte egongo da lanak ikusi eta erosteko aukera. Kontzejupetik kiroldegiko erakustaretora pasako dituzte bere margolanak.
 
{mosimage}