Sorako taldeak burua altxa ezinda dabiltza

plaentxia_com 2010ko abe. 6a, 15:52
"A" Erregionalak ez ezik, emaitza oso kaskarrak izan dituzte Sorako taldeek asteburuan. 
 
 
 
 
 
 
Aspaldi luzean Sorako futboleko albisteak errepikakorrak egiten ari dira. Azken jardunaldia aurrekoen oso antzekoa izan da hiru puntuen jabe egin den talde bakarra "A" Erregional taldea izanik. Beste taldeek ederki asko galdu dute, gol askoren aldeaz. 
 
Esan moduan, Sorako "A" Erregionalak irabazi egin zuten Eibartarrak-en aurka Ezozin (4-0). "B" Erregionalek ostera, 1-5 galdu zuten etxean Gazteak eibartarren aurka. Lehen taldeak sailkapenaren gorenean jarraitzen du, Eibartarrakengandik 3 puntura. Bigarren taldeak ere, berdin jarraitzen du baina zerrendaren behekaldean, punturik gabe. 
 
Jubenilen mailan ere antzera. Izan ere, lotsagarri galdu zuten Sorakoek Ilintxaren aurka, hamar gol egin eta gero (10-0). Ea hurrengo jardunaldia hobeto doakien, sailkapenean gertu duten Zestoaren aurka jokatuko dute-eta kanpoan. 
 
Kadeteek ere alde haundiaz galdu zuten Urkiren aurka, 8-0, kanpoan. Zoritxarrez datorren neurketa ez da askoz arinagoa izango da, Elgoibar sailkapeneko buruaren kontra neurtuko baitira. 
 
Datozen partiduak (Abenduak 11)
Sora "A" Erregionalak - Aretxabaleta "C"
Bergara "B" - Sora "B" Erregionalak 
Zestoa - Sora Jubenilak
Sora Kadeteak - Elgoibar