Eibar Kirol Elkarteak eta Soraluze Futbol Taldeak hitzarmena sinatu dute

plaentxia_com 2010ko abe. 2a, 10:48
Luki H., Alex Aranzabal Eibar K.E.-ko presidentea, Pedro Sarasketa (Eibarko aholkularia), Iñigo Eguren eta Jesus Cenzual. Argazkiak Nerea Isasti.
 
 
 
 
 
 
Aurreko zapatuan Sora Futbol Taldeko zuzendaritza Eibar Kirol Elkartearekin bildu zen Ipuruan. Topaketaren xedea, bi kluben arteko hitzarmena sinatzea. Horrela, Sora, bailarako beste hainbat talderen moduan, akordio batera iritsi da Eibarrekin, elkarrekiko hartuemana hobetu asmoz. 
 
Alberto Berraondok dio hitzarmen honekin Sorak eta Eibarrek, bi klubek irabazi dutela. Hobeto ulertzeko akordio hori zertan datzan, hemendik aurrera, Sorak adibidez, Eibarko instalazioak, sendagileak zein formazioa jasotzeko aukera izango du. Eibarrek bere aldetik, Sorako jokalariren batengan interesik balu, bera hartzeko baimena eskatuko dio Sorari. Elkarren arteko errespetuan ere badatza hitzarmena, beraz.
 
Sora ez da lehena tankera honetako akordioak sinatzen, lehenago ere bailarako hamar bat klubek egin dute gauza bera Eibar F. Taldearekin.
 
{mosimage}