Sorako taldeek aurreko jardunaldietako joera errepikatu dute

plaentxia_com 2010ko aza. 29a, 12:53
Aritz Laskurainek Eibarko Astelenan jokatuko du bihar. Sarrerak sarean eskuratu daitezke.
 
 
 
 
 
 
 
11. jardunaldia jokatu dute Sorako lau taldeek. Berri haundirik ez da egon aurreko jardunaldiekin alderatuz. Iragan partiduetan moduan, hiru puntuak lortzen bakarra Sorako "A" Erregionala izan da. Bergara "B"-ren zelaian 0-3 irabazi ondoren, sailkapeneko lidertza mantentzen du, 28 punturekin. Aldea pixkanaka txikitzen dihardu Eibartarrak-ek, 3 puntura.
 
Sorako "B" Erregionalak aldiz, gol sorta haundia jaso zuten Unben EIbartarrak-en aurka 9-0 galduta. Ez dirudi burua altxatzeko indarrik dutenik, Erregionalen Lehen Maila aldaz gora egiten ari baitzaie. Denboraldia hasi denetik puntu bat lortu dute. 
 
Sorako Jubenilek  2-5 galdu zuten Goierri Segura-ren kontrako norgehiagoka. Hurrengoa, Ilintxaren aurka eukiko dute, kanpoan. Azken hauek sailkapenaren erdialdean daude, 18 puntu batuta. Sorako hamaikakoa berriz, azkena da 5 punturekin. 
 
Kadeteek ere ez dute punturik lortu asteburuan. Ezozin jokatu zuten Elgoibar "B"-ren aurka eta 2-4ko emaitzarekin, kanpokoek eraman zituzten 3 puntuak. 
 
12. jardunaldia, abenduaren 4an
"A" Erregionalak - Eibartarrak "B"
"B" Erregionalak - Gazteak
Ilintxa - Sora Jubenilak
Urki - Sora Kadeteak
 
Laskurainek bihar Eibarko Astelenan jokatuko du
San Andres jaiak direla eta bihar hiru partidu jokatuko dira Eibarko Astelena pilotalekuan. Han lehiatuko da baita Aritz Laskurain. Mtz Irujo eta Laskurainek, Titin III eta Barriolaren aurka jokatuko dute. Sarrerak eskuratzeko, aspepelota.com helbidean egin dezakazu.