Herriko musika ikasleek zein musikariek Santa Zezilia ospatu dute

plaentxia_com 2010ko aza. 23a, 13:20
Arratsaldeko 18:30ean musika eskolako ikasleak kalejiran ibili ziren. Geroxeago txistulariek ere euren patroiaren eguna kalerik-kale ospatu zuten. 
 
 
 
 
 
 
 
Azaroaren 22a egun handia da musikari eta musika zaleentzako, Santa Zezilia eguna. Arratsaldeko 18:30ean Soraluzeko Musika Eskola eta txistulariak kalejiran ibili ziren herriko kaleetan zehar. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, trikitilariek instrumentuak euriagandik babestu behar izan zituzten.  Hala ere, Musika Eskolako ikasle asko batu ziren kalejirara eta Santa Ana kaletik abiatuta, herria zeharkatu zuten, Plaza Zaharra, Gabolats, kiroldegitik buelta egin eta frontoira abiatuz. Txistulariek ere urteroko buelta egin zuten herrian zehar, txistua eta danbolinaz eskuan hartuta euren patroiaren eguna ospatuz.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}