Sorako "A" Erregionalak asteburuko salbuespena izan dira

plaentxia_com 2010ko aza. 22a, 19:36
Sorako "B" Erregionalak sailkapenean geldi daude, Kadeteak ez dira sailkapenean estreinatu oraindik eta Jubenilek galdu egin dute asteburuan. Sorako "A" Erregionalak izan dira asteburuko salbuespena Gazteak-i 6-2 irabazi ostean.
 
 
Azaroaren 20an 10. jardunaldia jokatu zuten Sorako taldeek eta aurreko topaketetan gertatu izan den bezala, "A" Erregionalak izan dira hiru puntuak lortu dituen talde bakarra. Ezozin jokatu zuten Gazteak-en aurka eta 6-2 irabazi. "B" taldeak berriz 1-5 galdu zuten Aretxabaleta "C"-ren kontrako partidua, denboraldia kaxkarrari buelta eman ezinda. Izan ere, sailkapenean puntu bakarra izaten jarraitzen dute. Bien bitartean "A" Erregionalak lehenak daude sailkapenean, 25 punturekin. 
 
Jubenilak Azpeitian izan zuten norgehiagoka. Ez zuten puntu bakar bat eskuratu 6-1 galdu baitzuten Ikasberriren aurka. Azpeitiarrak taldeko lehenak dira sailkapenean, Sora berriz, taularen behekaldean dago, Zestoa eta Urola-rekin batera.
 
Kadeteek ere ez dute zorterik izan asteburuan. EIbartarrak-en aurka aritu ziren Unbeko zelaian, eta 4-0 galdu. 
 
11. jardunaldia (Azaroak 27)
Bergara "B" - Sora "A" Erregionalak
Eibartarrak - Sora "B" Erregionalak
Sora Kadeteak - Elgoibar
Sora Jubenilak - Segura Goierri