Gudari Eguneko ekitaldia arazorik gabe

plaentxia_com 2010ko ira. 28a, 13:06
60 lagun inguru agertu ziren Gudari Eguneko ekitaldira.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Atzo Gudari Eguneko ekitaldiak egin zituzten Euskal Herriko hainbat herritan eta hala egin zen Soraluzen ere. Erbestean edo inadr polizialekiko enfrentamenduetan bizia galdutako Luis Casares, Angel Irazabalbeitia "Txorta" eta Juanjo Urrutia herritarrak omendu zituzten. Lore eskaintza egin zitzaien eta eurei zuzendutako hitz batzuk irakurri zituzten. Ekitaldian aurten argitu gabeko arrazoiengatik, gartzeletan edo erbestean zendu diren Ion Antza, Mikel Zalakain eta Jose Mari Zaldua ere gogoan izan zituzten. Plaza Barriko ekitaldira 60 lagun inguru hurbildu ziren.