Soraluze Futbol Eskola sortu dute

plaentxia_com 2010ko ira. 14a, 12:56

Asteburu honetan hasiko da futbol denboraldia Sorako taldeentzat. Aurtengo berritasuna, Soraluze Futbol Taldeak bere futbol eskola sortu berri duela da. Eskola Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako haurrei zuzenduta egongo da. Barixakuetan entrenatuko dute, arratsaldeko 17.00etan eta entrenatzailea Mikel Calvo izango da. (+gehiago)
 

Izena eman nahi duenak 672 080 279 telefonora deitu.
 
Kadeteak eta Jubenilak behar dira
Sorak jakinarazi duenez Kadeteen eta Jubenilen taldeak osatzeko jendea behar du. Partiduak asteburu honetan hasiko dira baina oraindik Ezoziko futbol zelaia ez dago erabilgarri. Urria bitartean, Antzuolako Estalan egingo dituzte entrenamenduak eta partiduak.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.