Bi gizon harrapatu dituzte Irureko enpresa batean lapurretan

plaentxia_com 2010ko ira. 13a, 13:41
Joan den irailaren 11n, goizaldeko 1:00 inguruan 55 eta 22 urteko bi gizon ustekabean harrapatu zituzten Irure auzoko enpresa batean lapurretan. Herrizaingo Sailaren arabera, Bergarako Ertzainetxeko bi agentek atxilotu zituzten, auzokideek bi gizonak ikusi eta poliziari abisua eman eta gero. (+gehiago)
 
Lekukoen arabera, hesi bateko kandatua indarrez apurtuta sartu ziren enpresa barrura. Auzokideek Ertzaintzari abisua eman eta gero, zaintzan zebilen patruilak bertara jo eta pabiloi barrutik arrapaladan irteten zen gizon bat ikusi zuen sasitza artean ezkutatzen. Bila hasi eta bi gizonak harrapatu zituzten bertan. Beharrezko egiaztapenak egin ostean, lagunak identifikatu eta atxilotu egin zituzten.