Asteburua musikaren erritmora pasatzeko aukera

plaentxia_com 2010ko ira. 10a, 14:01
Malcolm Scarpak joko du Galipoten. Gaztetxean berriz Irungo AZ/DZ (AC/DC-ren tributu taldea) eta bartzelonako Bottle Duck arituko dira.
 
 
 
 
 
 
Asteburua musikaren erritmora bizitzeko hainbat aukera egongo da herrian. Alde batetik, Malcolm Scarpa bakarlaria arituko da Galipoten, gaueko 23etan. Behin baino gehiagotan jo du Soraluzen eta azkenengoz uztailean bisitatu zuen herria. 
 
{mosimage} 
 
AZ/DZ eta Bottle Duck Gaztetxean
Kontzertu bikoitza egongo da gaztetxean 22:30etik aurrera. Alde batetik, Bartzelonatik datorren Bottle Duck taldeak joko du. Bestetik, Irungo AZ/DZ taldearen kontzertua egongo da, Australiako AC/DC rockeroen tributua egiten duen laukotea. Duela urtebete inguru sortutako taldea dugu, Irungo Mosku auzoko musika girotik datorrena eta besteak beste KüM talde irundarretik datoz kideak. Baterian Leku, Mak abesten, Mono baxuan eta Sukun gitarran, dagoeneko 8 bat kontzertu eskaini dituzte eta giro aparta ipintzen dute zuzeneko bakoitzean.
 
Horrez gain "Zarzuela gaua" egongo da herriko Zinean bihar. Lazkaoko "Kantaka" abesbatzak eskainiko du, arratsaldeko 20etan. Informazio gehiago hemen.