Pil-pileanek haur masaje ikastaroa antolatu du bigarrenez

plaentxia_com 2010ko ira. 3a, 14:48
Nerea Mendizabal zestoarrak emango du ikastaroa, irailaren 14tik urriaren 12ra, bi orduko saioetan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pil-pileanek iaz antolatu zuen lehenengoz  Haur Masaje ikastaroa Soraluzen. Arrakasta haundia izan zuen eta aurten berriro egingo da. Irailaren 14tik urriaren 12ra izango da, martitzenero, Zinean. Ikastaroa Nerea Mendizabal zestoarrak emango du, esperientzia haundidun haur masaje hezitzaileak.
 
Adinaren arabera bi talde egingo dira: 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 15:15etatik 17:15etara; 1-6 urteko haurrentzat, 17:30etik 19:30era. Haur bakoitzeko bi pertsona joan daitezke eta 75 euro ordainduko dira, 70 euro Pil-pileaneko bazkideek.  
 
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko koordinazioa@pilpilean.com edo 943 75 13 04 telefonora deitu. Azken eguna irailaren 9a, eguena izango da. Plazak mugatuak dira eta izen emate ordena errespetatuko da.