Musika eskolan izena emateko aukera iraila guztian zehar

plaentxia_com 2010ko ira. 3a, 12:23
Talde bat osatzea lortzen badute, nagusientzako hizkuntza musikala ere eskainiko du aurten eskolak.
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Musika Eskolan matrikula egiteko aukera egongo da irailean ere. Itziar Buruntza eskolako zuzendariak azaldu duenez, printzipioz, iazko instrumentu eta ikasgai berberak mantenduko dira ikasturte berri honetan eta horrez gain, taldea osatzea lortzen badute, nagusientzako hizkuntza musikala ere eskainiko du.